Albisteak-Bloga

Albisteak

29-04-2016

¡¡¡Zorionak, amatxu, zure egunean!!!

Datorren domekan amaren eguna dala eta zorionak amatxu guztiei!!! Eta aitatxuei baita!

Ikusi nahi txikitxoek zer kontau deuskuen euren amataz? Ikusi bideoa.

29-04-2016

Lauaxetako ikasleak, elkartrukatze programan dagoz La Rochellen

Hizkuntzak, beste kultura baten ezagupena eta esperientzia anitzak bizi izateko asmoz, Lauaxeta Ikastolan, elkatrukatze programak jartzen doguz martxan.

Zentzu honetan, La Rochelleko ikasleak, abenduan Lauaxeta Ikastolan izan ondoren, orain gureak dira La Rochellen dagozanak.

Jarraitu irakurtzen.

26-04-2016

Elhuyar zientzia azokan sarituak izan ginan!

Pasatako apirilak 23 zapatuan, Lauaxeta Ikastolako zientziaren eguna, ospatu ondoren, Lauaxetako 17 taldek Elhuyaren zientzia azokan parte hartu eben. Oso lan interesgarriak ikusgai azokan, euren artean, gure ikasleenak. Horren erakusgarri hain zuzen ere, lortutako 4 sariak! Zorionak!

Jarraitu irakurtzen.

26-04-2016

Guggenheim eta Lauaxeta Ikastola: teknologi barrien bitartez ikasleengana artea gerturatuz

Teknologia barrien edo IKTen bitarteko berrikuntzaz ari garenean, ez gara honeek ikasgelan murgiltzeaz soilik ari, baizik eta euren erabileraren ondorioz ikasketa eta hezkuntzarako ondorio mesedegarri errealak lortzeaz baino. Honen adibide argia dogu atzo Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztutako eta Lauaxeta Ikastolagaz batera garatutako proiektua: Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako hezkuntza baliabide interaktiboa da eta gazteei Guggenheim Bilbao Museoaren obretara gerturatzeko aukera emoten deutseena.

Proiektua, Museoaren beraren ekimenez garatua izan da, eta José Ramón Navarro Universidad de Valenciakoa eta Iker Aburto, Lauaxeta Ikastolako irakasleek garatu dabe, biak Apple Distinguised Educators agiridunak.

Jarraitu irakurtzen.

25-04-2016

Zientziaren egunean, Lauaxeta Ikastolan

Pasatako apirilak 21ean, Lauaxeta Ikastolako DBHkoek zientzia eguna ospatu eben:

  • Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasleek zuzendutako tailer zientifikoak: tximeleta efektua, PHa aztertzen, ginkana matematikoa, nire ADNa aztertzen, dentsitateen zutabeak, kriptografia, mozorrotu genetikan oinarrituz, mateMagia, ...
  • David Ballesteros, zientzialariak eskeinitako hitzaldia.
  • Zientzia azoka, Lauaxeta Ikastolan proiektu zientifiko desberdinak garatu dabezen taldeen eskutik. Euren artean, hurrengo egunean Elhuyar Zientzi azokan aurkeztuko ziran 17 taldeak egozan.

Ikusi nahi zer erakutsi euskuen? Argazkietan klikatzea besterik ez daukazu.

25-04-2016

Eskerrik asko zuen laguntzagaitik!

Eskerrik asko Lauaxeta Ikastolako 2. eskuko liburu azokan parte hartu dozuen guztioi. Zuen laguntzari esker,  1.291,50€ lortu dira eta La otra mirada GKEk Senegalen daukan proiektu bat burutzeko erabiliko dira. Helburua herritarrentzat gutxieneko zerbitzuak izateko elektrizitatea lortzea da. 

Jarraitu irakurtzen.