Lauaxeta Ikastola
Blog honetan Lauaxeta Ikastolaren inguruko berri laburrak ikusi eta irakurri ahal izango dituzu.
-
Batxilergokoak "Lideres del Futuro" txapelketan
Batxilergoko ikasle talde bat Universidad de Navarrako "Lideres del futuro" txapelketan parte hartzen ari da. Txapelketa honetan, etorkizun hobea izateko beraiek egingo luketena azaltzea tokatzen zaie, horretarako bururatzen zaizkien ideiak, kanpainak, etab. aurkeztu ahal izango dituztelarik. Gaurkoan adibidez, Bilboko Abando plazara joan dira beraien kanpainarako irudiak eta ekintzak grabatzera.
Txapelktaren amaieran bozkaketa txiki bat ere egin beharko denez, danok emango diogu botoa gure taldeari.Lauaxeta Ikastola -
Santa Ageda eguna Lauaxetan
Bikain ibili dira aurtengoan ere Lauaxeta ikaslerik txikienak batera eta bestera Santa Agedako abestiak abesten. Ohitura osos polita izateaz gain, txikientzat aukera bikaina izaten da nagusiekin solasean aritzeko eta ikaslerik nagusienentzat eurak txikiak zireneko denborak gogoratzeko.Lauaxeta Ikastola
- Lauaxeta Ikastolakoak Adur Letamendiarekin solasean
-
Martxan da Ideien deialdiko azken fasea
Ikasturtea aurrera doa eta BERRIKUNTZA sendotzeko antolatutako IDEIEN DEIALDIA aurrera jarraitzen du. Hurrengo fasea, aurkeztutako proposamen ezberdinak bozkatu beharko dira, azken erabakirako iritzi bta gehiago egon dadin.
Adi beraz bozkaketetara eta jakin proposamen bikainak eta mota guztietakoak aurketu direla.
Argi dago BERRIKUNTZA edo INNOBAZIOAren aldeko apostua zelakoa den!Lauaxeta Ikastola - Matrikulazio epea / Plazo de matriculación.
-
Lauaxeta Ikastola eta UNESCO Etxea elkarlanean
Urte honetan ere Lauaxeta Ikastolak UNESCOrekin duen erlazioa sendotzen jarraituko du, Nazio Batuen erakunde honek eskeintzen dituen hezkuntzarekin eta jasangarritasunarekin erlazionaturiko ekintzak ikasleei planteatuz. Momentu honetararteko balorazio bikaina izateaz gain, sariz eta errekonozimenduz egon da betea, eta Lauaxeta Ikastolako ikasleen arabera auekra bikainak gauza berriak ikasteko eta esperientzia berrik bizitzeko balio izan du.
Guzti honetaz aritu ziren Lauaxeta Ikastolako ordezkariak UNESCOk egindako aurtengo ikasturterako aurkezpenean.Lauaxeta Ikastola -
Gazteak eta elkarbizitza
Lauaxeta ikastolako DBH 1. mailako ikasleak herri mailako Elkarbizitza hobetzea helburu duen proiektu bat garatzen ari dira. Proiektuak 64 ordutako iraupena du eta denbora horretan zehar, ikasleak beraien inguruko elkarbizitza nola hobetu dezaketen aztertzen dute. Proiektua aurrera ateratzeko Durangaldeko eta Bilbo aldeko etorkin ezberdinek parte hartzen dute, eta beste batzuen artean Ellakuria Fundazioaren kolaboratzen du proiektuak.Azpimarratzekoa da proiektuak planteatzen duen metodología berezia, izan ere 64 ordu horietan zehar, ikasleek ez dute ohiko klase banaketarik izaten, eta ikasgai guztiek era koordinatu baten la egiten dute elkarbizitza nola hobetu daitekeen inguruan sakonduz. Era honetara ikasleek diziplina guztiak eguneroko bizitzarako beharrezkoak direla konturatzeaz gain, ikasketa askoz ere esanguratsuagoak ematen dira, proiektuak lortzea nahi dituan elkarbitzarako helburuak ulergarriagoak eta esanguratsuagoak eginez. Multidiziplina proiektuetaz ari gara beraz.Proiektua etorkin ezberdinen bisitarekin hasten da, beraiek direlarik proiektuari hasiera eman eta ikasleei hurrengo bi asteetan zehar egin beharko dutena azaltzen diotenak. Etorkinekin hartu eman honen ostean ikasleak lanean jartzen dira 2 asteetan zehar, disciplina guztietako edukiak eta helburuak jorratzen dituzten atazak eta ekintzak garatuz. Proiektuaren azken egunean, eta etorkinekin berriro ere, ikasleek egindako lan guztia eta ikasitako guztia erakusten dute aurkezpen ikusgarri batekin, “world café” eta mahai borobilak garatuz baita ere.Ikasleen balorazioa oso positiboa izateaz gain, goraipatzekoa da ikasleek azpimarratzen dituzten ikasketak, ohiko edukietakoez gain, euren jarreretan ematen direnak direla, elkarbizitza hobetzeko aspektu asko ulertu eta abrneratzeaz gain ulertu eta praktikan jartzeko aukera izan dutelako.Lauaxeta Ikastola
-
KOEN VANDERBROECK ZIENTZILARIA LAUAXETA IKASTOLAN
Koen Vanderbroeck zientzilariak, Batxilergo ikasleei hitzaldia eman die Lauaxeta Ikastolako areto nagusian. Hitzaldia Vanderbroeck zientzilariak ikertzen duen arloaren ingurukoa izan da, neurogenetika eta esklerosia alegia. Saioa ingelesez izateaz gain, horrek batxilergoko ikasleen ingeles maila trebatzen laguntzea suposatu duela, kurtsoan zehar jorratzen ari diren zientzia arloko edukietan sakontzea suposatu du.Hitzaldia, Lauaxeta Ikastolak daraman, Batxilergoko ikasleen arteko bokazio zientifiko eta ikertzaileak bultzatzea helburu duen programa baten barnean satzen da. Horretarako Ikerbasquerekin, Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean aritzea inplikatzen du, era honetara ikasleek ahalik eta aukera gehien ikusteko modua baitute.Hitzaldia arrakastatsua izateaz gain, aipatzekoa da ikasle ezberdinek adierazitakoa “this is a fantastic way of discoreving the science”, “it´s a good way of learning”, hau da, “zientzia mundua ezagutzeko modu zoragarria da hau” edo “ikasteko modu bikaina da hitzaldi hauena”.Etorkizunean horrelako ekintza eta proiektu gehiago aurreikusita daude egiten jarraitzea, ikasleen eta irakasleen arabera, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko aukerak hobetzeko eta indartzeko programa honek, bere fruituak ematen hasi baino ez da egin eta.Lauaxeta Ikastola
- Jornada de PUERTAS ABIERTAS y matriculación
-
Estrasburgoko saria
Ikastolako DBH 3. mailako Bego Meabek irabazi du aurtengo argazkilaritza txapelketa. UNESCOk antolatzen duen saria da eta Estrasburgora joan dira saria jasotzera.
http://www.unescoetxea.org/base/berriak.php?id_atala=1&id_azpiatala=1&hizk=eu&zer=orokorrean&nor=925Lauaxeta Ikastola




















