Esteban Urkiaga, "Lauaxeta"


Poeta eta kazetari bizkaitarra (Laukiz, 1905 - Gasteiz, 1937). Txikitan familiarekin Mungiara aldatu, eta Durangon eta Loiolan ikasi eban. Loiolan klasikoak ikasteagaz batera, euskerea eta euskal kulturagazko zaletasun giroa bizi izan ebazan; abade egin zanean Bilbora joan zan "Euzkadi" agerkariko euskerako orriaren arduradun izateko. Euskal jai eta olerki saioetan sari ugari irabazi zituan. Hizlari trebea izan zan eta herriz herri ibili zan mitin eta jaialdi askotan parte hartuz.

Gerra zibilaren garaian atxilotu egin eben. Gasteizera eroan eta ekainaren 25ean fusilatu egin eben. Estilo sinbolistako poesia gatxa landu eban, tarteka modernismoaren eragin nabarmenagaz. Gai nagusiak maitasun lortuezin eta ondorioz mingotsa, gaztetasuna eta gaztaroa, aberria eta askatasuna, igarokortasuna eta poesia soziala izan ebazan.

Egunkari eta aldizkari ugaritan idatzitako artikulu ugariz aparte, "Bide barrijak"(1931), "Arrats beran"(1935), eta "Olerkiak"(1974) olerki bildumak egin ebazan.