Lauaxeta Ikastola
Blog honetan Lauaxeta Ikastolaren inguruko berri laburrak ikusi eta irakurri ahal izango dituzu.
- Eskerrik asko liburuen azoka solidarioan parte hartu duzuen guztioi
-
Líderes para el futuro bideoa (Universidad de Navarrak antolatutako lehiaketan irabazle)
Universidad de Navarrak antolatutako Lideres del Futuro lehiaketan irabazle izan da 1. batxilergoko taldea. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!Lauaxeta Ikastola
-
Zuhaitz eguna Lauaxeta Ikastola
Joan den zapatuan, otsailak 25, Lauaxeta Ikastolan zuhaitz eguna ospatu zen. Bertan Eskola Agenda 21eko ekintzak gogoratzeaz gain, urteroko zuhaitz landaketa, landara banaketaeta mudika eta dantza egon zen. Urtero bezala egun bikaina hurbildutako ikasle eta gurasoentzako.Lauaxeta Ikastola
-
Batxilergoko ikasleak European Youth Parliament Euskadiko irabazleak
Lauaxeta Ikastolako batxilergoko ikasle taldea irabazlea izan da Euskadi mailan ospaturiko European Youth Parliament antolaketan. Lan bikaina egin zuten, eta batez ere asko disfrutatu eta izugarri ikasi zutela esan dute ikasleek.
Orain Espainiako txapelketan Euskadi ordezkatuko dute gure ikasleek. Apirilaren 26,27,28 eta 29an Sitges-en ospatuko da Espainia mailako fase hau, eta bertara ere ilusio askorekin eta gogo izugarriekin joango dira gure ikasleak.
Animo!Lauaxeta Ikastola -
Batxilergoko ikasleak European Youth Parliament txapelketara
Zapatuan, ostailak 25, Batxilergoko ikasle talde bat, European Youth Parliment txapelketan parte hartuko du. Bertan beste talde btazuekin batera Europako parlamentuak jorratzen dituen hainbat gairen inguruan eztabaidatu dute.Argudiaketa, jendearen aurrean hitz egiten jakitea, errespetuz aritzea, etab. izango dira talde irabazlea aukeratzeko kontuan izango dituzten aspektuak. Eta dena ingelesez eta frantsesez. Epe laburrean jakingo dugu talde irabazlea zein izan den eta estatuko finalera pasazten dena.Lauaxeta Ikastola
-
Batxilergokoak "Lideres del Futuro" txapelketan
Batxilergoko ikasle talde bat Universidad de Navarrako "Lideres del futuro" txapelketan parte hartzen ari da. Txapelketa honetan, etorkizun hobea izateko beraiek egingo luketena azaltzea tokatzen zaie, horretarako bururatzen zaizkien ideiak, kanpainak, etab. aurkeztu ahal izango dituztelarik. Gaurkoan adibidez, Bilboko Abando plazara joan dira beraien kanpainarako irudiak eta ekintzak grabatzera.
Txapelktaren amaieran bozkaketa txiki bat ere egin beharko denez, danok emango diogu botoa gure taldeari.Lauaxeta Ikastola -
Santa Ageda eguna Lauaxetan
Bikain ibili dira aurtengoan ere Lauaxeta ikaslerik txikienak batera eta bestera Santa Agedako abestiak abesten. Ohitura osos polita izateaz gain, txikientzat aukera bikaina izaten da nagusiekin solasean aritzeko eta ikaslerik nagusienentzat eurak txikiak zireneko denborak gogoratzeko.Lauaxeta Ikastola
- Lauaxeta Ikastolakoak Adur Letamendiarekin solasean
-
Martxan da Ideien deialdiko azken fasea
Ikasturtea aurrera doa eta BERRIKUNTZA sendotzeko antolatutako IDEIEN DEIALDIA aurrera jarraitzen du. Hurrengo fasea, aurkeztutako proposamen ezberdinak bozkatu beharko dira, azken erabakirako iritzi bta gehiago egon dadin.
Adi beraz bozkaketetara eta jakin proposamen bikainak eta mota guztietakoak aurketu direla.
Argi dago BERRIKUNTZA edo INNOBAZIOAren aldeko apostua zelakoa den!Lauaxeta Ikastola - Matrikulazio epea / Plazo de matriculación.





















