Jul
24
Jul
24
Jul
24

 
Ondoko 4 etapa nagusi honeen inguruan bildu daiteke gure historia eta gure gestino sistemaren eboluzinoa:

1. Lauaxeta Ikastola 1977an sortu zan euskarazko hezkuntza emoteko gero eta handiagoa zan  gizarte eskariari erantzuna emoteko, eta gizarte eskariei erantzuna emoteko beharrezko hezkuntza eta gestino barrikuntzak ezarri ditu apurka-apurka. Ikastolaa martxan jarteko lehen aldi horretan (1977- 87), ikastetxeari beharrezko baimen instituzionalak eta euskarazko hezkuntza proiektuari sinesgarritasuna emotea izan zan lehentasuna. Epealdi horretan, igoera ikaragarri handia izan zan ikasleen eta irakasleen kopuruan: 150 ikasle hasikeran eta 1.450 ikasle 10 urteren buruan eta 9 irakasle izatetik 75 irakasle izatera.  

2. Proiektua 1988tik 1993ra bitarteko bigarren aldi horretan abiarazo ostean, hezkuntzako barrikuntza proiektuetan gure ikastetxearentzako nortasun ildo garrantzitsua zehazten hasi zan. Hobekuntzako gertaera garrantzitsu bi izan ziran urte horreetan: ingelesa sei urtetik aurrera emoten hastea, ingelesezko eta euskarazko udako ikastaroen eskaintza ikastetxeko ikasleentzat zein beste ikastetxe batzuetako ikasleentzat, irakurtzeko eta idazteko ordenagailu bidezko ikaskuntza goiztiarreko metodoa lau urtekoen geletan, erabilera informatikoa ikasgela guztietan zabaltzea, astialdiko hezkuntzako begirale titulua lortzeko prestakuntza ikastaroa edo astialdiako hezkuntza proiektuen zuzendaritzari buruzko ikastaroa... Aldi berean, urte horreetan Lauaxeta Ikastoleak hezkuntza barrikuntzaren zein gestinoaren arloko gaitasun handiko Zuzendari Taldearen kontzeptu barria behar zala pentsatu eban. 

3. Gogoeten ondorioz, Lauaxeta Ikastolak azpiegiturak barritzea eta Plan Estrategikoen aldi barria hastea erabagi eban (1996-2000/ 2000-04/2004-08), eta balioetan oinarritutako hezkuntza proiektuaren alde egiten da bertan, betibe pertsonala bizitzan ikasten gaitzeko prozesua ardatz hartuta, baita azpiegiturak barrizteko be.  Aldi berean, EUSKALITekin hainbat alditan hartuemoetan izan ostean, Zuzendari Taldeak bikaintasunaren gestinoan trebatzea erabagi eban, “barrikuntza gestinoetako gestinoa barritzeko asmoz”. Horretarako, prozesuen araberako gestino sistema diseinatu eta zabaldu eban, gure jarduketen koherentzia eta kalidadea bermatuko dituan gure hezkuntza proiektuaren zerbitzura.  Horren ondorioz, hainbat sari eta gizarte onarpen jaso dau gure hezkuntza proiektuak gure bezeroen eta pertsonalaren gogobetetasunaren hobekuntzan. Epealdi horretan, gure erakundeak Zilarrezko Q saria irabazi eban 2001ean (EFQM ereduko 400 puntu baino gehiago), Espainiako estatuaren Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren kalidade saria 2001ean eta 2002an, Urrezko Q saria 2003an (500 puntu baino gehiago), finalistak Europako Sarian 2004an eta 2006an, El Mundo egunkariaren hezkuntzako gehigarri bereziaren arabera Espainiako estatuko ikastetxerik onena izan da 2005, 2006 eta 2007an eta Prize Winner  for Management  by  Processes & Facts 2007 eta EFQM Excellence Award Winner 2007 sariak jaso ditu. 

4. 2004–08ko eta 2008-12ko plan estrategikoak gizarte erantzukizunera eta barrikuntzaren gestinora bideratu dira; horretarako, gure jardueren eta erakundearen emaitzen gestino arinagoa eta eraginkorragoa lortu nahi da prozesuen sistemaren berregituraren bidez, baita pertsonen partaidetza eta gaitasunak hobetzea be. 

Hasikeratik izandako bide horretan zehar, argi gelditu da gure erakundeak barrikuntzagaz daukan konpromisoa. Gizartearen beharrei aurrea hartzea eta horreei egokitzea lehentasuna da guretzat, eta hiru arlotan hedatzen da: hezkuntza proiektua, IKTen erabilerea eta gestinoaren kalidadea. 

Prozesu horren ondorioz, une honetan gure bikaintasun mailari 750 - 800 puntu emon eutsozan Europako EFQM-ren kanpoko ebaluazinoaren azken taldeak 2007an, eta ondoko oinarrizko osagai honeek erabiliz deskribatu gintuen (berbaz berba adierazoa):

“Lauaxeta Ikastola oso aurreratuta dago bikaintasunaren bidean. Bikaina da haren jarduketa orokorra, eta guk argi eta garbi agerian izteko aukerea izan dogu.

Batez be hiru arlo honeetako bikaintasuna nabarmendu behar da:

  • Prozesu eta egitateen araberako gestinoa.
  • Hezkuntza emaitzetara bideratzea.
  • Gidaritza eta gure asmoari eustea”