Sep
03
Sep
03
Sep
03


Lauaxeta Ikastola
 familien kooperatibea da, irabazteko asmorik bakoa, administrazinoak herri onurakotzat hartua. Konfesionala, euskalduna eta eleanitza da, gizarteagaz konpromisoa daukana eta ikastetxeko pertsona guztientzat irekia.

Lauaxeta Ikastolaren helburu nagusia ikasleei garatzeko laguntasuna emotea da pertsonaren bost arloetan (gorputzekoa, emozinoetako, gizartekoa, burukoa eta nortasunekoa), nork bere burua errealizauta sentitu daian eta gero eta ingurune konplexuagoan gizarteratu daiten; halan, gizartea hobetzen lagunduko dabe.

Lauaxeta Ikastolan hezkuntza proiektu barritzailea garatzen dogu, gizartean erreferentea izango dana. Horretarako, gaitasun handiko pertsona taldea dogu, baliabide eta zerbitzu osagarri bikainak dituena, eta halan frogatuta gelditu da lortu dituan emaitzak eta gizarteagaz daukan konpromisoa ikusita.

 

  • Pertsona ikastetxeko ahalmenik preziatuentzat hartzea, ekimena, sormena eta barrikuntza dakarzalako.
  • Etenik bako hobekuntza.
  • Talde-lana.
  • Baterako erantzukizuna.
  • Etenik bako trebakuntza.
  • Errespetu eta konfiantza giroa.
  • Egintza eta egitarauetako dokumentuak bat etortea.