Baliabideak eta Teknologia barriak


LAUAXETA IKASTOLEAREN asmoak, geletan eta heziketa inguru guztian, tokiak antolatzea eta ikasleentzat eta irakasleentzat baliabide egokiak izatea dira, xede bi honeek garatzen laguntzeko:

  • Mikromunduak sortzea, pertsonak, ikasleak eta irakasleak beharrezko tresna eraginkorrak izan daiezan, eta, bardinen artean hartuemonak izanda (taldekako lana), ezagutza propioa eraikitzen lagundu deiela.
  • Teknologia barriak, ikusentzutezkoak, software-ak, ordenagailuak, informazino sareak (interneta eta intraneta) emoten deuskuezan erreztasunei esker, ikaskuntza prozesuak sortzea, aurkikuntzan oinarrituz; eta, modu berberean, kalitate handiagoko produktuak egiten lagundu deiela ikasleei eta irakasleei. Labur batuta, hauxe lortu gura dogu: ideietan eta kontzeptuetan sakontze maila handiagoa, eta ideien eta kontzeptuen adierazpen hobea.


Xede bi horreekaz hurrengo helburuak bilatu gura doguz:

Baliabideei lehentasuna ikasleen ikaskuntzarako emotea (hezkuntz baliabideak).

Jarduera osogarriei eta eskolaz kanpoko jarduerei zuzendutako azpiegiturak aberastea (kirol eta kultur baliabideak).

Ohiko curriculumean teknologia barriak erabiltzea.