Ikasketa Plangintza


Askotan egin dau kanpoko enpresa batek gure ikastetxean kanpoko ebaluazinoa, eta hainbat arlotako erispide eta adierazle ugari jarraitzen dira horretarako: gure irakaskuntza eredua, hezkuntza eskaintza, baliabide materialak edo gure gestino sistema.

Edozelan be, guri saria emoteko bi alderdi agertu izan dira ebaluazino guztietan: gure hezkuntza proiektua eta gure gestino eredua.

1990. urtean, konturatu egin ginan gure hezkuntza helburuak barriro be aztertu behar genduzala gure ikasleek XXI. mendean  izango zituen beharrei erantzuna emoteko. Horregatik gogoetarako aldia zabaldu zan ikastetxe osoan, eta 1995-96 ikasturtetik hona irakaskuntza eredu bat zehaztu zan ikasleak gaitzeko bost eremu handiren inguruan. Gure ikasleek ondoko honeek lortzea gura dogu gure ikastetxean:

1. jakintza ikasteko gai izatea
2. bere emozinoak ezagutzea eta erregulatzea
3. taldean parte hartzea eta lan egitea
4. gorputza osasuntsu zaintzea eta erabiltea
5. eta euren erispidea eukitea euren helburuak finkatzeko.

Hezkuntzako eduki horreek ziurtatu egiten dira irakasgai guztietako ebaluazio erispideetan eta programazinoetan eta ikastetxearen maila guztietan. Urte bitik batxilergoko 2. mailara artean.

Esan beharra dago azken sari hori lehen aldiz eta behin bakarrik emon jakola Espainiako estatuko erakunde bati, sari hori lortzeko aukerak izan dituen enpresa ospetsuak barruan dirala (hezkuntzakoak, enpresakoak edo zerbitzuetakoak).

Diziplina…Bardinen arteko bizikidetza arautzea.

Ikastetxean eta haur hezkuntzako ikasgeletatik hasita, sistema jakin bat jarraitzen da, eta sistema horren arabera, ikasle guztiek euren gain hartzen dabe, txandaka, ikasgelako eta ikastetxeko beste gune batzuetako bizikidetza arautzen laguntzeko erantzukizuna.

Ikasleen batzorde batek, astero, gelaren jarrerea aztertzeko ardurea dauka eta, halan danean, gorabehera negatiboetan tartean diran ikasleen jarrera hori “birziklatzen” laguntzen dau. Hau da, zer edo zer egin behar dabe ikasleek eragindako kalte materiala edo giza kaltea zelanbait konpontzeko.

Gainera, eta beharbada batzordearen eginkizunik garrantzitsuena izan leiteke, batzordeko kideek astean behin zoriondu edo nabarmendu egiten ditue ikasgelan edota taldean izandako jokabide positiboak, kideak arduradunak izan diran denboran hain zuzen.

Batzordearen bidez, ikasleek euren ekintzen erantzukizunaz jabetzea gura dogu, baita gizarte arauen zentzua ezagutzea be.

Ikasle guztiak ohitu egiten dira haur hezkuntzatik eginkizun horretaz jaubetzera, hau da, alkarregaz bizi izateko giroa behatzera eta erreztera. Horri esker, euren kabuz gogoeta eta saiakerak egin leikiez ikastetxeko bizikidetza giro onaren ondoriozko abantailen inguruan.

Ikasleen emaitzak

Ikasleen promozinoaren gaineko datuen arabera, % 95ek lortzen dau derrigorrezko bigarren hezkuntza gainditzea, eta datu berezi lez esan beharra dago gure ikasleen % 100ek gainditzen dituala selektibidadeko probak, baina matrikulaturiko ikasleen % 95 edo 96 ingurukoa da.

Datuok erakusten dabenez, emaitzak epe luzera ikusten diran arlo batean, giza garapena indartzea da egungo gizartearen erronkei aurre egiteko neurririk onena, orain inoz baino gehiago.