Tutoretza eta orinetabide psikopedagogikoa
TUTORETZA ETA NORBERAREN NORTASUNA GARATZEKO ORIENTABIDEA
Helburu nagusia ikasle bakotxaren hezkuntza prozesuan parte hartzen daben pertsona guztiei laguntasuna emotea da, hau da, familiei, irakasleei eta tutoreei, ikaslea eskolan arrakasta lortzeko egoerarik onenean egon daiten. Halan, aukera gehiago izango ditu ikasketen eta lanbidearen arloko bere etorkizuna aukeratzeko.
Ikastetxeko tutore guztiek osotzen dabe ikastetxeko Orientazino Departamendua. Aldian-aldian batzen dira, psikologia eta psikopedagogiako sei adituen laguntzaz koordinetan dabe euren lana. Aditu horreek tutoreen eta familien laguntza erreferentzia dira ikasleek ikastetxean ikasten daben bitartean.
Gainera, aholkuak emoten deutsiez irakasleei irakaskuntzan hezkuntzako orientazino eta laguntzaren arloan, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan be.
Hona hemen orientazinoagaz lotutako funtzino eta eginkizun batzuk:
- Aholkuak emotea tutoreei eta tutoreen trebakuntza bultzatzea orientazinoagaz lotutako alderdietan.
- Ikasleen arazo orokorrak aztertzea eta curriculum motaren, ikaskuntzaren edo nortasunaren zailtasunagaz lotutako gaietako esku-hartzea planifiketea.
- Aholkuak emotea ikasleei eta tutoreari ikasleen orientazino pertsonalaren, akademikoaren eta profesionalaren garapenean, baita aniztasunaren trataeraren, hezkuntza errefortzuaren, curriculum egokitzapenaren eta orientazino kontseiluaren inguruko ekintzen garapenean be.
Tutoretza laguntasuna, aholkularitza psikopedagogiako talde osoagaz batera, ezinbestekoa da erabagirik onenak hartzeko ikasturteetan, bai aukerako ikasgaien hautaketan, bai ikasleen ezaugarri pertsonaletarako egokienak diran ibilbide akademikoaren inguruan.
Gainera, DBH eta batxilergoko gure ikastetxean, ikasle guztiek, familiakaz batera, profesional baten aholkularitza pertsonala eta espezifikoa jasotzen dabe aukera profesionalen, fakultadeen edo kasuan kasuko intereseko lanbide heziketako ikastetxeen ezaugarrien inguruan. Beharrezkoa balitz, matrikulako tramiteak gauzatzeko laguntasuna emoten da.














