Informazio Orokorra
Titularidadea eta familiak: Familiek kooperatibea eratzen dabe eta gure Ikastolearen oinarria dira. Bizkaiko eskualde askotako familiak ditugu, eta gaur egun 990 familia kooperatibista dira; guztira 1297 ikasle.
Pertsonak: 116 pertsona: irakasleak eta bestelako pertsonala.
Hezkuntza eskaintza: Gure hezkuntza eskaintzak, besteak beste, hizkuntzaren, tutoretza jarraipenaren, astialdiko hezkuntzaren eta teknologia barrien arloetako gutxieneko lege proposamenak gainditzen ditu.
Hizkuntza trataerea:
- Euskerea 2 urtetik hasita.
- Ingelesa 4 urtetik hasita.
- Gaztelania 6 urtetik hasita.
- Frantsesa 12 urtetik hasita.
Ikasleen adina: 2 – 18 urte. Haurtzaindegitik batxilergora.
Ikasleen ordutegia: Astelehenetik barikura, 9:15 etatik 16:30etara
Eskolaz kanpoko ordutegiko ekintzak:
- Kirolak
- Margogintza/Zeramika
- Dantza/Gitarra
- Erlijino bizikidetza.
- Curriculumaz kanpoko prestakuntza: Astialdiko hezkuntzako begiraletza, astialdiko kanpamenduen zuzendaritza, ECDL (Europako informatika egiaztagiria), Ingelesa.
- Udalekuak: astialdian heztea
- Udako ingeles ikastaroak: Lauaxetan, Irlandan














