Kudeaketa Sistemea


Gure ikastoleak kudeaketa sistema bat jarri dau eta sistema hau EFQM europar ereduan oinarritzen da. Honen bidez, egunero egiten doguzan jarduera guztiak prozesuen bidez egituratzen doguz. Prozesuak, modu eraginkorrean, kudeaketa ekonomikoei, akademikoei, zerbitzu osogarriei eta abarrei buruzkoak izan daitekez.

Etenbako hobekuntza sistema honi esker, prozesu guztiak tirabira barik eta desadostasunik barik antolatutako egitura baten barruan sartu doguz.

Gure ikuspenaren garapenean eta plan estrategikoen sabalkundean gure sistematikea erabiltearen ondorioak gure Hezkuntz Proiektuak lorturiko hainbat sari eta gizarte mailako errekonozimenduak izan dira, eta baita gure bezero eta langileen asebetetasun mailaren hobeagotzea. Lorpen aipagarrienak ondorengo honeek dira: Zilarrezko "Q"a 2001ean, Espainiako hezkuntza eta zientzia ministeritzako 2 sari, bata 2001ean eta bestea 2002an, Urrezko "Q"a 2003an, "European Quality Award Finalist" izatea 2004an eta 2006an eta 2007an Prozesuen kudeaketan Prize Winner izatea eta baita "European Quality AWARD" lortzea.

Lauaxeta Ikastolan onuragarriak izan gura dogu gizarte mailan, ekonomikoki bideragarriak eta arduratsuak ingurumenaren aldetik. Horretarako, Gizarte Erantzukizun Korporatiboagaz dogun konpromisoak ikastetxeko prozesu guztiei eragiten die; izan be, ikastetxearen dimentsino osagarriei jagoke: Hezkuntza proiektua eta gestino sistema.


 

Gizarte erantzukizun korporatiboagaz dogun konpromisoa osorik zabaltzea
Hezkuntza proiektua- ERAGIKETEN PROZESUA
Gaitzea + Bizikidetza

 

  • Hezkuntza programazinoa eta ekintza XXI. mendeko Europako gizartearen beharrei aurre egiteko. Ikastetxearen eta familien arteko lankidetzak fruituak emon behar ditu hezkuntzan, hau da, gure ikasleek ondokoetarako gai izan behar dabe: jakintza ikastea, emozinoak kudeatzea, taldean lan egitea, gorputza modu osasungarrian erabiltea eta helburuak ezartzeko euren erispidea izatea.
  • Ikasleen ebaluazino kualitatiboa eta kuantitatiboa garapenaren bost arloetan.
  • Hezkuntza eskaintza egokitzea aniztasunari erantzuna emoteko, tutoretza jarraipenaren eta hezkuntza errefortzuen bidez.
  • Ikastetxeko bizikidetza eta diziplina ikasleen partaidetza handiagaz arautzea.
  • Astialdia eta aisialdia modu arduratsuan erabilten heztea.

 

Kudeaketa sistema- KUDEAKETA ETA LAGUNTZA POZESUAK
Bikaintasuna EFQM ereduaren arabera

 

  • Gure buruzagiak gizartean inpliketea, kudeaketaren eta hezkuntzaren kalidadea ezagutzera emoteko kanpoko erakundeakaz batera lan eginez.
  • Administrazinoagaz hitzartzea ingurumen iraunkortasunerako estrategiagaz bat egiteko; Agenda XXI
  • Bizkaiko Foru Aldundiagaz ituna egitea beste enpresa batzuen aurrean eragileak izateko gizarte erantzukizun korporatiboa Bizkaiko industria sarea bultzatzeko egitarauaren garapenean.
  • Ingurumenaren inguruko esperientziak eta lanak trukatzeko foroetan parte hartzea.
  • Irisgarritasunari buruzko azterlan osoa eta jarduteko plana.
  • Eguzki panelak ipintea energia garbia sortzeko laguntzeko …
  • Kontrol eta auditoria ekonomikoak eta finantzarioak.
  • Konpromiso etikoak hornitzaileakaz.
  • Gizarte erantzukizun korporatiboaren diagnostikoak eta jarduteko planak.