Zuzendaritzaren Eskutitza
Ikasle bakoitzak ahalmen pertsonalaren gehiengoa lortu daian, bere garapen prozesuan zehar laguntzea da Lauaxeta Ikastolearen helburu nagusia.
Ezagutzak bereganatu, emozioak gestionatu, taldean lan egiteko gaitasunak lortu, norbere gorputza era osasuntsuan erabili eta helburuak finkatzeko kriteriodun ikaslegoa lortzea da nahi doguna fruitu lez familia eta ikastoleran alkar-lankidetzagaz. 
Helburu hau lortzeko Lauaxeta Ikastoleak, Kalitatearen Gestiorako EFQM izeneko europar eredua darabil. Egindako kudeaketa lanari esker, ikastoleak Europa mailan gorengo aipamena lortu dau; Excellence Award Winner-a.
Nire bizitza osoko lanaldia ikastola honetan emon dot helburu nagusi bi honeen inguruan: Hezkuntza Proiektuaren hobekuntza eta bere gestioaren kalitatea. Horregaitik sentitzen dot sentitzen dodan harrotasuna eta pasioa Lauaxeta Ikastoleagaitik, beraz zuzendaritzatik jariotako betebeharrak gainartzea ohore bat da niretzat.
Eginkizun honetan ez nagoala bakarrik jakiteak konfidantza eta ilusioa emoten deust. Ikastolearen helburuakaz konprometituta dagoan talde profesional eta esperientzia handiko pertsonakaz lankidetzan nagoalako.
Azkenik, bihotzez eskerrak emon gura deutsuedaz seme-alabak heziteko gugan konfidantza jarri dozuen familia bakoitzari.
Ikastolea hobetzeko eretxiak jasoteko eta honela emoitza hobeak lortzeko, hezkuntza komunitate honetako kide guztien (famili, pertsonak eta ikaslegoa) zerbitzura nauzue.
ZUZENDARI OROKORRA
Mª Teresa Ojanguren














