Jantokia
Sukaldea bertan daukagu. Janari guztiak ikastolan prestatzen dira. Osagileak prestatutako dieta guztiak kontuan hartzen doguz.
Konpetentzia guztia daukan gastronomia enpresa bat arduratzen da janaria ekarteaz, dietetika eta nutrizino irizpideak kontuan hartuta menuak diseinatzeaz, janariak prestatzeaz, eta janarien higienea eta osasuna bermatzeaz.
Janaria mahaietaraino eroaten dogu.
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, irakasleak eta honeen laguntzaileak jagoten dabez umeak jantokian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan laguntzaileak jagoten dabez.















